Itzuli orri osora

Bizkaierazko literatura

Esteban Garibai (1533-1599) historialari arrasatearrak Erdi Aroko errefrau- eta kanta-bildumak egin zituen. Gainerantzean ez da bizkaierazko testigantza idatzirik. XVI. mendeko testu gutxi daude eta Araba aldekoak dira: Landuchio idazle italiarrak egindako hiztegia, Joan Perez Betolazak egindako dotrina eta aurkitu berria den Joan Perez Lazarragaren eskuizkribua. Gainera, Joan Zumarraga Mexikoko apezpiku durangarrak euskaraz idatzitako gutuna ere ezagutzen da. XVII. mendeko bizkaierazko testuak ez dute literatur balio handirik, baina interesgarriak dira garai hartako euskara ezagutzeko: Martin Otxoa de Kapanaga mañariarrak egindako Ripaldaren dotrinaren itzulpena eta Rafael Mikoleta bilbotarrak, bere herriko hizkeran, euskara ikasteko, egin zuen gramatika-liburua.

XVIII. mendea

XVIII. mendea arte itxaron behar da bizkaierazko testu ugari aurkitzeko. Idazle- eta obra-kopurua handitu arren, gaiaren aldetik muga estuak ditu garai hartako bizkaierazko literaturak: erlijio-gaiak (Martin Arzadun, Agustin Basterretxea, Bartolome Olaetxea), poesia (Juan Bautista Gamiz Ruiz de Oteo, Jose Antonio Aboitiz), euskarari buruz erdaraz idatzitakoak( Melchor Oianguren Santa Ines). Lanik aipagarriena Pedro Inazio Barrutia antzerkigile aramaioarraren Gabonetako ikuskizunak izenburua duen euskarazko lehen antzerki dramatikoa da. Agustin Kardaberaz idazle gipuzkoarrak bi erlijio-lan utzi zituen bizkaieraz idatziak.

XIX. mendea

XIX. mendean bi autore nabarmendu ziren, bizkaierari literatur hizkeraren maila eman ziotelako: Joan Antonio Mogel eta Pedro Antonio Añibarro. Humboldt hizkuntzalari alemaniarraren laguntzaile izan zen Pablo Pedro Astarloak eta Sabino Arana Goirik euskaraz ez, baina euskarari buruz idatzi zuten. Hala ere, bizkaieraz mende horretan idatzi zutenen zerrenda luzea da: bizkaierari dagokionez Bonaparte printzearen laguntzaile nagusia izan zen Jose Antonio Uriarte, gai erlijiosoak nahiz profanoak idatzi zituena, Pedro Antonio Añibarro debozio-liburuen egilea, Felipe Arrese Beitia olerkari eta artikulugilea, Pablo Pedro Astarloaren anaia Pedro eta Frai Bartolome Santa Teresa idazle erlijiosoak, Joan Antonio Mogelen ilobak ziren Joan Jose eta Bizenta Antonia Mogel neba-arrebak, Resurreccion Maria de Azkueren aita, Eusebio Maria Azkue, olerkaria.

Peru Abarka

Joan Antonio Mogelen Peru Abarka

XX. mendea

XX. mendeko bizkaierazko literaturaren ezaugarririk aipagarrienetako bat gaiak eta generoak ugaritzea da zalantzarik gabe. Hor agertzen dira Lauaxeta, Gabriel Aresti eta Bitoriano Gandiaga poeta handiak, Andima Ibinagabeitia klasikoen itzultzaile eta artikulugilea, Otxolua, Kirikiño, Urruzuno ipuinlariak, Jose Zabala-Arana eta Gabriel Jauregi ikasliburugileak, Txomin Agirre eta Jose Manuel Etxeita eleberrigileak, etab.

XX. mendearen azken herenetik aurrera Bizkaiko idazle gehienek euskara batua erabiltzen dute.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana