Itzuli orri osora

Burdinbideetarako materialen industria

Burdinbidearen eraikuntzarekin batera burdinbideetarako materialen industria ere garatu zen. XIX. mendearen amaierarako altzairuzko erreiak Bizkaian egiten ziren. Eta Euskal Herriko trengintza-lantegirik garrantzitsuenak Beasaingo CAF, Sestaoko Babcock and Wilcox S. E. eta Euskalduna izan dira.

1873an "La Maquinista Guipuzcoana" fabrika sortu zen Beasainen. Bere instalazioen artean probintziako egur-ikatzezko lehen labegaraia zuen. 1901ean Urkixo-ko bigarren Markesak eragindako "Sociedad Española de Construcciones Metalicas"-ek errentan hartu zuen. Orduan bada, bagoiak egiten hasi ziren "Fabrica de Vagones de Beasain" izenarekin. Lehen Mundu Gerran esportazio bikainak egin zituen Frantzia eta Portugalera. 1917an Urkixo Bankua jabetu zen Bagoi-Fabrikako akzioez eta CAF (Compañia Auxiliar de Ferrocarriles, S. A.) sortu zuen. 1924az geroztik lokomotora elektrikoak, bagoi-garabiak, elur-kentzaileak, etab. egiten ziren. 1930ean altzairu-labe eta prentsa berriak instalatu zituzten eta gorputz bakarreko gurpilak fabrikatzeari ekin. 1931ko krisialdiak jota utzi zuen enpresa. 1936an gerrarako material ugari egin zuen Francoren alderako.

Babcock and Wilcox, S. A. de Construcciones enpresari dagokionez, berriz, 1918an sortu zen Bilbon eta bere helburua Londresko Babcock and Wilcox Ltd. enpresaren patenteekin produktu metaliko anitz fabrikatzea zen. Lantegia Sestaon kokaturik dago. Lurrun-galdara, garabi, turbina, lokomotora eta automotore diesel nahiz elektrikoak fabrikatu ditu eta beste zenbait material ere bai.

Compañia Euskalduna de Construccion y Reparacion de Buques, S. A. ontzigintza arloko enpresa dirudien arren, bazuen zerikusirik burdinbideekin. Bilboko naza edo ezponda zaharrak erosi zituen eta berrikuntza zenbait eginaz gainera, berriak ere eraiki zituen. Berehala Cortina-ren alarguntsaren, Bidaurrazagaren eta Trokako Tailerrak erosi zituen. 1914eko gudatean egundoko bultzada izan zuen eta 1918an galdategi eta forja-tailer berriak amaitu zituen. Horren ondoren hasi zuen hain zuzen ere burdinbideetako materialen fabrikazioa. Geroago, lokomotora, kotxe, bagoi eta burdinbidetarako beste edozein material ere eraikitzeari ekin zion. Hiru lantegi zituen: Olabeagako ontziola (Bilbon), altzairutegia Asuan eta burdinbideetarako materiala Villaverden (Madrilen). Bere elkarteko zituen S. A. Juliana eta Constructora Gijonesa.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana