Austria txikiak

Espainiar kulturaren Urrezko Mendean, Austriar etxeko azkeneko erregeek porrot militarrari eta nazioa munduko potentzia bezala sufritzen ari zen gainbeherari aurre egin behar izan zioten. Olivareseko konde-dukearen politika bateratzaileak Katalunia eta Portugaleko matxinada eragin zuen eta bitartean, kanpoko guda ugariek ekonomia xahutu zuten.

Felipe III.a: bakea eta moriskoen kanporaketa

Felipe III.ak (1598-1621) ez zuen bere aita Felipe II.aren gobernu pertsonala jarraitu; ostera, gobernuaren erantzukizunak balidoak bezala ezagutzen ziren konfiantzazko pertsonen eskutan utzi zituen.

Lermako dukea (1550-1625) izan zen bere erregealdiaren ministro garrantzitsuena, neurrigabeko anbizioa zuen gizona zen eta bere interes pertsonalak nazioaren interesen aurretik jartzen zituen.

Garai honetan bi gaik betetzen zuten espainiar politika

 

  • Bakea lortzea: Felipe III.aren erregealdia Frantziarekin bakean hasi zen, baina Ingalaterra eta Herbehereen kontrako gatazkak mantentzen ziren.

1604an Londreseko bakea sinatu zen Ingalaterrako Jacobo I.arekin eta 1609an Lermako dukeak holandarrekin 1566an hasitako eta oraindik zirauen gatazka eten zuen, Hamabi Urtetako tregua sinatu zuenean.

  • Barne-politikari dagokionez, aipagarriena moriskoen kanporatzea izan zen, 1609ko irailean dekretatua. 400.000 musulman baino gehiagok, gehienbat baserritar eta artisauak, Espainia utzi zuten, horrek galera demografiko eta kalte ekonomiko larria suposatu zuelarik.

Felipe IV.a: konde-dukearen porrota

Felipe IV.ak (1621-1665) Olivareseko konde-dukearen (1587-1645) eskutan utzi zuen gobernua. Kanpo-politikan, Espainiak gatazka europarretan parte hartu zuen berriz:

  • Herbehereen kontrako gatazkak berritu ziren, Hogeita hamar Urtetako gudan zehar (31. gaia ikusi). Guda-ahaleginak gastu handia suposatu zuen krisi ekonomiko sakon batean hondoraturik zegoen nazioarentzat. Westfaliako bakea (1648) bidez, Espainiak Herbehereen independentzia aintzatetsi zuen.
  • Espainiarentzat kaltegarria izan zen Frantziaren kontrako gatazka hasi zen. Guda 1659an amaitu zen Pirinioetako bakearen (1659) bitartez (31. gaia ikusi).

 

 

Gatazka hauen emaitzek espainiar nagusigoaren behin betiko amaiera suposatu zuten.

Barne-politikan, Olivaresek zentralizazio zorrotza ezarri nahi izan zuen. Gaztela zen zergak ordaintzen zituen erreinu bakarra, eta horrek hazienda eta armadaren bateratze-politika berri bat eragin zuen, zeinek, azkenik, bata bestearen atzetik etorriko ziren matxinadak eragin zituen.

  • Katalunian odolezko Corpusaren matxinada gertatu zen 1640an. Gudak hamabi urte iraun zituen eta Bartzelonako errendizioarekin amaitu zen.
  • Portugal 1640an ere matxinatu zen eta 1668an independentzia lortu zuen.
  • Beste sezesio-ahaleginak Andaluzian (1641), Nafarroan, Aragoin (1646), Napolin eta Sizilian (1647) eman ziren.

Karlos II.a: dinastiaren amaiera

Karlos II. Sorginduak (1665-1700) lau urte bakarrik zituela hartu zuen tronua oinordetzan. Bere amak, Austriako Marianak, erregeordetzan ihardun zuen (1665-1677).

Karlos II. Sorginduaren erregealdia larria izan zen Espainiarentzat: Frantziaren aurkako guda berriak, gosea, izurria eta janari-faltak bultzaturiko desertzioak armadan. Deabruarengatik hartua zegoela pentsatuz, bere aitorleek exortzismoen bitartez espiritu txar horiek kanporatu nahi izan zizkioten.

Adin nagusigora iritsi zenean, erregeak eromen-krisi ugari jasan zituen, bere ama eta bere emazte Orleansko Maria Luisaren (1622-1689) zaintzapean gelditu zelarik. Bitartean, Espainia Frantziako Luis XIV.aren gudetan sartua ikusi zen:

  • Frantziak Herbehereak inbaditu ondoren, Akisgraneko bakeak (1668) Konderri Frankoaren berreskurapena suposatu zuen Espainiarentzat.
  • 1672an Espainiak Herbehereekin bat egin zuen Luis XIV.aren aurka, azken horrek garaitu zuelarik. Nimegako Bakearen bidez (1678), Espainiak Konderri Frankoa betirako galdu zuen, zenbait hiri flandestarrekin batera.
  • Karlos II.a eta Neoburgoko Maria Anaren (1667-1740) arteko ezkontzaren ondoren, Espainia Frantziaren aurkako gudan sartu zen berriro Augsburgoko Ligarekin batera (1689). Frantziar armadak Katalunia inbaditu zuen, baina Ryswickeko bakearen bidez, (1697) Luis XIV.ak Katalunia, Flandes eta Luxenburgo itzuli zizkion Espainiari.

1690. inguruan argi zegoen errege espainiarra ondorengorik gabe hilko zela. Europan bi talde osatu ziren tronua nahi zutenen artean, Austriako Karlos eta Borboiko Felipe, espainiar Ondorengotza-Gerran borrokatuko zirenak (37. gaia ikusi).

Data garrantzitsuak

  • 1598 Felipe II.a hiltzen da eta bere seme Felipe III.ak eskuratzen du tronua.
  • 1609 Hamabi Urtetako su-etena Holandako Probintzia Batuekin. Mairuen kanporaketa.
  • 1618 Hogeita hamar Urtetako gerraren hasiera. Ucedako dukeak Lermako dukea ordezkatzen du balido bezala.
  • 1621 Hamabi Urtetako su-etena amaitzen da. Felipe III.a hiltzen da eta Felipe IV.ak ordezkatzen du.
  • 1625 Spinolako Ambrosiok Bredako hiria hartzen du Herbehereetan.
  • 1635 Armen batasuna: Olivareseko konde-dukea, erreinu hispaniar guztien diru-laguntzen bidez, gudaroste bat antolatzen saiatzen da.
  • 1639 Espainiar itsas armadaren porrota Dunasen.
  • 1640 «Odolezko Corpusa» Bartzelonan. Katalunia eta Portugaleko matxinadak hasten dira.
  • 1641 Medinasidoniako dukeak bultzaturik, banatze-saiakera Andaluzian.
  • 1643 Espainiar tertzioen porrota Rocroien.
  • 1646 Matxinada saiakera Aragoin.
  • 1647 Matxinadak Sizilia eta Napolin.
  • 1648 Westfaliako bakea: Espainiak Herbehereen independentzia onartzen du.
  • 1659 Pirinioetako bakea: Espainiak zenbait lurralde ematen dizkio Frantziari.
  • 1665 Felipe IV.a hiltzen da eta Karlos II.ak ordezkatzen du.
  • 1668 Akisgraneko bakea: Espainiak Flandesen hiri ugari ematen dizkio Frantziari. Portugalek independentzia lortzen du.
  • 1697 Ryswickeko bakea: Frantziak lurralde ugari itzultzen dizkio Espainiari.
  • 1700 Karlos II.a ondorengorik gabe hiltzen da.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana