Itzuli orri osora

Hiru handiak

Bigarren Mundu-gerrak aldaketa bat suposatu zuen nazioarteko boterearen banaketan. Europa mendebaldarraren gainbehera aprobetxatu zuten Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak nazioarteko potentzia berri bihurtzeko. Bere aldetik, Txina, 1949ko garaipen komunistaren ondoren, munduko hirugarren potentzia militar bilakatu zen. Mundu-gatazkaren ondoko aldia, "gerra hotz" izenez ezagutzen dena (84. gaia ikusi) , hiru herrialde hauen arteko harreman tirabiratsuen menpe egon zen.