Errepublika gerra-garaian

Barneko erantzunaren eta kanpoko erasoaren mehatxupean, Frantziako Iraultzak neurri latzak hartu behar izan zituen bizirauteko: errepresio bortitza eta mobilizazio orokorra iraultzaren printzipioen defentsan.

Izua

Errepublikaren aldarrikapenaren ondoren (1792ko irailaren 21an), Batzar Nazionala hiru talde politikoek osatua gelditu zen:

  • Jakobinoak, edo «Mendia», Ganbararen goiko eserlekuetan esertzeagatik horrela deituak, Pariseko Komunaren> eta sans-culottesen (langileak eta herriko elementu erradikalak) laguntza zuten. Hauen liderrak Maximilien de Robespierre (1758-1794), Georges Danton (1759-1794) eta Jean-Paul Marat (1734-1793) ziren.
  • Girondinoak, postura neurtuago bat eskuratu zutenak.
  • «Lautada», ordezkarien gehiengoaren erdialdeko posizioa.

Luis XVI.ari heriotza-zigorra egotzi zitzaion 1793ko urtarrilaren 14an, eta urte bereko urtarrilaren 21an gillotinatu zuten, honek europar erregetzetan haserrezko erreakzioa eragin zuelarik. Aldi berean, barnealdean Bretainia eta Vendéeko nekazariak matxinatu egin ziren.

Mehatxu bikoitzak, jakobinoek lagundutako neurri latzak hartzera behartu zuen Konbentzioa. 1793ko martxoan Epaitegi Iraultzaile bat sortu zen kontrairaultzaileak atxilotzeko, eta apirilaren 6an Segurtasun Orokorraren Batzordea sortu zen, Dantonek zuzendutakoa.

Urriaren 10ean Izua deituriko aroa hasi zen: Konstituzio demokratiko berria etenean geratu zen eta errepresio politikoa monarkikoen, girondinoen eta, azkenik jakobinoen berauen artean ere zabaldu zen.

Luis XVI.aren exekuzioa.

Erantzun termidoriarra eta Direktorioa

Mendi Batzarraren diktadura azkenik iraultzaile berberen kontra joan zen: 1794ko martxoan Hebert eta honen jarraitzaile erradikalak zein moderatuak, Danton eta Desmoulins esate baterako, gillotinatu egin zituzten.

Azkenean, Termidor 9an (1794ko uztailaren 27) Batzarrak Robespierren prozesamenduaren alde bozkatu zuen, hau ere gillotinatu zutelarik. Termidorretik sorturiko Batzarra (1794 uztaila-1795 iraila) "lautadaren" kontrolpean gelditu zen eta politika neurtuagoa erabili zuen.

1795an Konstituzio berri bat onetsi zen ("III. urtekoa") honek, Asanbladaren disoluzioa zekarren eta botere betearazle berria ezartzen zuen: Direktorioa, bost kidek osaturikoa.

Direktorioa (1795-1799) erregimen liberal eta moderatua izan zen, eta honetan burgesia gorenak bere botere ekonomiko eta politikoa finkatu zituen. Ekonomi eta irakaskuntza erreforma handiei ekin zitzaien eta Eliza katolikoarekin harremanak berrezarri ziren (Izuan zehar etendakoak).

Talde estremisten (jakobinoen) eta erreakzionarioen (monarkikoen) jazarpenpean, Direktorioak armada erabili behar izan zuen orden konstituzionala segurtatzeko eta kanpo erasoari aurre egiteko.

Gerra iraultzailea

1793ko otsailean, Ingalaterrak, Espainiak eta Holandak bat egin zuten Austria eta Prusiarekin Frantzia iraultzailearen kontrako lehen Koalizio gerratean (1792-1796).

Konbentzioak, Carnoten bidez (1753-1823) armadaren birmoldaketara jo zuen. Armada berriak bere eraso ahalmena izugarriki handitu zuen hurrengoari esker:

  • Mobilizazio orokorra erreklutamendu behartuaren bidez.
  • Troparen artean sentimendu nazionalaren estimulazioa.
  • Inguruan bertan egindako hornidura janaria konfiskatuz.
  • Unitate militarren mugikortasuna, ohikoa zen formazio itxia utziz.

Armada berriak Belgika eta Herbehereak inbaditu zituen, Bataviar Errepublika ezarriz. Basileako Bakearen bitartez (1795), Prusiak Frantziari Rhinaren ezker ibaiertza eman zion.

1796ean, Direktorioak Italiako ejertzitoaren agintea Napoleon Bonaparteren (1769-1821) eskutan jarri zuen, honek Austriaren kontrako garaipen ikusgarriak lortu zituelarik. Ondorio bezala, Zisalpetar (Milan), Ligur (Genoa), Helbetika (Suitza), Erromatar eta Partenopear (Napoli) errepublikak sortu ziren.

Honen ondoren, Napoleonek Egiptoko kanpainari ekin zion (1798-1799) Ingalaterraren kontra.

Data garrantzitsuak

  • 1792 Komuna osatzen da Parisen. Tullerien hartzea eta erregearen kargugabetzea. Konbentzioa sortzen da eta Errepublika aldarrikatzen da.
  • 1793 Luis XVI.aren exekuzioa. Kutxu erradikaleko Konstituzio berria. Robespierrek Izua ezartzen du.
  • 1794 Robespierre eta bere jarraitzaileen erorketa. Termidoriar erreakzioa hasten da.
  • 1795 Konbentzioa disolbatzen da. Bost kidek osaturiko Direktorio bati boterea ematen dion Konstituzio berria. Basileako Bakea Prusiarekin.
  • 1796 Napoleon Bonaparteren kanpaina garaileak Italian. San Ildefonsoren lehen akordioa Espainiarekin, Frantziarekin batzen dena Ingalaterraren kontra.
  • 1797 Babeufek zuzenduriko "berdinen Konspirazioa". Campoformioko bakea Austriarekin, honek Rhinaren ezker ibaiertza, Belgika eta Milan uzten dituelarik.
  • 1798 Egiptoko kanpaina hasten da.
  • 1799 Napoleonek Direktorioa amaiarazten du. Kontsulatuaren aldarrikapena eta Konstituzio berria.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana