Itzuli orri osora

Bigarren mailako fronteak

Lehen Mundu-Gerra batez ere Europar erdialdean garatu zen arren, bigarren mailako fronte batzuk ere zeuden:

· Turkiar frontea : borrokak Siria, Irak eta Arabian britainiar eta otomandar gudarosteen artean, lehengoen garaipenarekin.

· Fronte afrikarrak : Afrikako alemaniar kolonien pixkanakako konkista indar aliatuen esku. Tanganikak bakarrik jasaten ditu britainiar erasoak 1918rarte.

· Balkaniar frontea : austrohungariar eraso arrakastatsuak Serbia eta Errumaniaren gainean.

· Italiar frontea : Italia eta Austriaren arteko lehia Veneto, Tirol eta Triesteren kontrola lortzeko.