Itzuli orri osora

Verduneko infernua

1916ko otsailaren 21aren eta uztailaren 21aren artean, alemaniar gudarosteek frantziar frontean eraso handi bat gauzatu zuten. Batailaren lehen asteetan erasoak alemaniar konkista ugari eragin zituen arren, kontraeraso aliatuak fronteko kokapenak urte hasieran zituzten leku berdinetan jarri zituen berriro. Bi alderdien hilkortasun handiak estatu nagusiek emaitzarik gabeko borroka hau geldiaraztea eragin zuen.