Espainiar Ondorengotza-Guda

Karlos II.a oinordekorik gabe hiltzeak izugarrizko interesa piztu zuen Europa osoko erregeengan. Ondorengotza-Gudak potentziak aurrez aurre jarri zituen, eta honen ondorioa botereen oreka sistema berri bat izan zen, non Ingalaterrak abantaila lortu zuen Frantziaren kaltetan.

Gatazkaren jatorriak

XVII. mendearen amaieran Karlos II. Sorgindua (32. gaia ikusi) ondorengorik gabe hiltzearen posibilitateak hiru tronu-gairen aspirazioak piztu zituen Espainiar tronua lortzeko:

  • Bavariako Jose Fernando (1692-1699), Karlos II.ak lehen postuan oinordeko aukeratu zuena.
  • Anjouko Felipe, Frantziako Luis XIV.aren iloba, eta Espainiako Felipe IV.aren biloba, Jose Fernando printzearen behar baino lehenagoko heriotzaren ondoren, Karlos II.aren testamentuan tronuaren oinordeko bezala agertzen zena.
  • Austriako Karlos artxidukea (1671-1747), Habsburgo etxekoa, zeinaren aitak Austriako Leopoldo I.a enperadorea, Espainiako Felipe III.aren iloba, bere eskubide dinastikoak babestu zituen.

Koro Espainiarraren herentzia izugarria, zeinak amerikar kolonietaz gain, lurralde handiak mantentzen zituen oraindik Europan, Borboi eta Austria Etxeen arteko lehian bihurtu zen.

Ingalaterrak eta Holandak, espainiar inperioa potentzia europarren artean zatiturik gelditu zedin nahi zuten, horrela, Haga (1698) eta Londreseko (1699) akordioen proiektuak aztertu zituzten.

Gudaren garapena

1700 urteko azaroan Karlos II.a hil ondoren, Anjouko Felipe Madrilen sartu zen 1701eko otsailean, Felipe V.a izendatu zutelarik (1701-1746), Espainian Borboi dinastia ezartzen zuen erregea izan zen horrela.

Leopoldo I.ak ez zuen Karlos II.aren testamentua onartu, eta ez zuen errege berria aintzatetsi. Austriak, Ingalaterrak, Holandak, Portugalek eta Saboiak 1701ean osaturiko Hagako Batasun Handiak, gerrateari ekin zion Luis XIV.aren eta bere iloba zen Espainiako Feliperen kontra.

  • Espainian, Kataluniak, Aragoik eta Valentziak armak hartu zituzten Karlos artxidukearen alde. Hauek kenduta, Espainia leial izan zitzaion Felipe V.ari.
  • Karlos Artxidukeak Extremadura eraso zuen Lisboatik 1704an, eta hurrengo urtean Bartzelona hartu zuen, bertan errege aldarrikatua izan zelarik. 1706an aliatuak Madrilen sartu ziren, baina Felipe V.a Gortera itzuli zen Almansako garaipenaren ondoren (1707).
  • Europan, Borboiak Ramilliesen (1706), Oundenarden (1708) eta Malplaqueten (1709) garaituak izan ziren.
  • 1710ean artxidukea Madrilen sartu zen, non Karlos III.a izenarekin errege aldarrikatua izan zen, baina bi hilabete beranduago Felipe V.ak hiriburua berreskuratu zuen. Urte berean, bere gudarosteek bi ezinbesteko garaipen lortu zituzten: Brihuega eta Villaviciosa.

Utrechteko sistema

Leopoldo I.aren oinordekoaren, Joseren, heriotzak Felipe V.aren xedea lagundu zuen, austriar Koroaren eskubideak bere anaia zen Karlos artxidukearen eskutan gelditu zirelarik.

Europar potentziek ez zuten nahi Karlos Austria eta Espainiako erregea izan zedin, eta honek, gerrak eragindako nekearekin batera, bakea ekarri zuen.

Felipe V.ak tronu frantsesaren gain zituen eskubideei errefus egiteak Utrechtko ituna (1713) lagundu zuen. Austriak eta Frantziak gerra jarraitu zuten Rastatteko bakea sinatu arte (1714).

Utrechteko itunaren eraginak hauek izan ziren:

 

  • Europan Inperio espainiarraren desegitea. Espainiako errege moduan berretsia izatearen truke, Felipe V.ak koroaren jabego europar guztiak galdu zituen: Herbehereak, Milan, Napoli eta Sardinia Austriarentzat izatera pasatu ziren; Sizilia Savoiako dukearentzat; eta Ingalaterrak Menorca eta Gibraltar bereganatu zituen.
  • Espainiar Koroak kolonia amerikarrekin zuen merkatal monopolioa hautsi egin zen baimenezko ontzia eta esertze-eskubidea berretsi zirenean Ingalaterraren alde (40. gaia ikusi).
  • Europar politikan XVIII. mendearen erdia arte iraungo zuen oreka-sistema berri baten ezarpena. Ingalaterra politika kontinentalaren epaile bilakatu zen, Frantzia eta Austriarekin batera.

 

 

Data Garrantzitsuak

  • 1700 Karlos II.a hiltzen da: Habsburgo dinastiaren amaiera Espainian.
  • 1701 Espainiar Ondorengotza-Guda hasten da: Hagako Batasun Handiak Luis XIV.a eta Madrilen errege aldarrikatutako Felipe bere ilobaren kontra ekiten du.
  • 1702 Felipe V.ak Italiako kanpainari ekiten dio.
  • 1704 Karlos artxidukea Lisboan lehorreratzen da eta Extremadurako kanpainari ekiten dio. Ingelesek eta holandarrek Gibraltar bere gain hartzen dute.
  • 1705 Artxidukeak Bartzelona hartzen du eta errege aldarrikatua da.
  • 1706 Aliatuen garaipena Ramilliesen. Felipe V.a Madriletik ateratzen da.
  • 1707 Felipe V.a Almansan garaitu ondoren Madrilera itzultzen da.
  • 1710 Artxidukeak Madril bere gain hartzen du. Bi hilabete geroago Felipe V.ak Brihuegan eta Villaviciosan garaipena lortu eta hiriburua berreskuratzen du.
  • 1711 Austriako Jose enperadorea hiltzen da, honen koroa Karlos artxidukeak jasotzen duelarik.
  • 1712 Felipe V.ak Frantziar Koroaren gain dituen eskubideei uko egiten die.
  • 1713 Utrechteko Ituna.
  • 1714 Rastatteko Bakea.

 

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana