Itzuli orri osora

Antzinako armak

Alabarda

Lantzaren antzeko arma zuria. Zurezko xafla zuzenaz gain, forma aldakorreko bi albo-irtengune ditu.

Arkabuza

Su-arma eramangarria. Ahotik kargatzen da, arima leuneko kanoia eta zurezko kaxa ditu.

Arma zuriak

Burdinaz eta altzairuz eginiko arma, ezpata esaterako.

Baioneta

Arma zuri punta zorroztuna, fusilari kanoiaren ahoaren ondoan egokitzen zaiona.

Balezta

Arma zaharra, arkuaren antzekoa baina ez hain bakuna, fusilaren antzeko zurezko kaxa du eta malgukiaren bidez, geziak, harriak jaurtitzeko erabiltzen da.

Bonbarda

XIV-XV. mendeetako su-arma, diametro handikoa eta harrizko jaurtigaiak erabiltzen zituena.

Mosketea

XVI-XVII. mendeetako su-arma eramangarria, fusila baino luzeagoa eta kalibre handiagokoa, urkila baten gainean ezarririk tiro egiten zuena.

Fulminantea

Txoke ez oso indartsu batek edo gar batek bat-batean eta berehala leherraraz dezakeen lehergaia.

Txinparta-giltza

Bolboraren eztanda finkatzen duena, almetxan bolbora apur bat ezarriz eta altzairuaren eta harriaren arteko talkaren ondorioz gertatzen diren txinpartei esker.