Desamortizazioa
Desamortizazioak, Erregimen Zaharraren legeen arabera bere jabeek saldu ezin zituzten ondasunak salmentan jartzea ahalbidetu zuen. Desamortizazioa Mendizabalen eskutik (1836-1837), elizaren ondasunak salmentan jarri zituena, eta Madozen eskutik (1855), jabego munizipalak eta auzokoen kolektibitateak desamortizatu zituena, burutu zen.
«Karlos V. bere basailu maiteei: aski ezagunak dira Europa osoan nire eskubideak Espainiako erregetzarako [...]. Orain, zuen erregea naiz; eta lehen aldiz zuen aurrean izen honekin aurkeztean, ezin dut zalantza txikienik izan nire etsenplua jarraituko duzuenaz tronua legitimoki duten printzeei zor zaien obedientziari buruz [...]»
Karlos Jaunaren manifestua, 1833ko urria.