Napoleonen garaia

Napoleon Bonapartek, erregimen pertsonal baten bidez, iraultza prozesuari bukaera jarri zion, Europa osoan frantziar domeinua eta Iraultzaren ideiak inposatzen saiatzeko erabili zuen botere inperialaren bidez. Bere jeinu militarra eta bere armadaren nagusitasuna bere neurrigabeko anbizioaren instrumentu izan ziren azkenean europar nazioen erantzun bateratuak garaitu zuena.

Kontsulatua

Brumarioko 18ko Estatu kolpeak (1799ko azaroaren 9a) Direktorioa bukarazi eta Kontsulatua ezarri zuen, boterea betearazlea hiru kontsuli zegokion erregimen errepublikarra.

Napoleon Bonaparte (1769-1821), Italia eta Egiptoren kontrako kanpainen heroi (48. gaia ikusi) eta kolpearen inspiratzailea, lehen kontsul izendatu zuten, izatez botere guztia beregan bilduz.

Kontsulatuak burututako politikaren artetik aipagarriak dira:

 

  • Ordenaren berrezarpena askatasun konstituzionalen eta polizia eraginkor baten antolaketaren bidez.
  • Ekonomiaren berpiztea industria eta merkataritza babestuz.
  • Kode Zibilaren aldarrikapena («kode napoleonikoa»), iraultzaren ideiak jasotzen zituenak, nahiz eta oso neurtuak izan.
  • Irakaskuntzaren birmoldaketa, ikaskuntza ertainentzako lizeoak sortuz eta Unibertsitate Inperialaren sorketarekin, gizartearen eliteari zuzendua.
  • Eliza katolikoarekin harremanen berrezarpena 1801eko Konkordatuaren bidez Pio VII. arekin (1800-1823).

1802an Napoleon biziarteko kontsul izendatu zuten, eta 1804an enperadore izendatu zuen bere burua.

Inperioa eta gerra napoleonikoak

Europaren jabea izatearen asmoarekin, Napoleonek bere militar trebetasuna erakutsi zuen estratega bezala, bere gudarosteen mugikortasunean eta eraso azkarretan oinarrituz. Gerran parte hartu zuten mariskal garrantzitsuenak Dupon, Murat, Moncey eta Suchet izan ziren.

Kontsulatuak iraun zituen bost urteetan eta Inperioaren hamar urteetan zehar, Napoleonek ia etenik gabe egin zuen borroka potentzia europarren kontra, azken hauek sei koalizio antolatu zituztelarik Frantziaren kontra.

  • Napoleonek Austria, Prusia, Errusia eta beste aliatu batzuk garaitu zituen bata bestearen atzetik hurrengo batailetan: Marengo, Ulm, Austerlitz, Jena, Tilsit.
  • Ingalaterraren kontra, Napoleonek arerio nagusitzat zuena, Trafalgarreko (1805) itsas batailan borrokatu zen, Villeneuven agindutara zegoen armada franko-espainiarrak sekulako porrota jasan zuelarik.
  • Honen ondoren, Napoleon Ingalaterra ekonomikoki suntsitzen saiatu zen kontinentalki blokeatuz (1806), honen eraginez Europako kai guztiak itxita gelditu ziren ontzi eta gai ingelesentzat.

Errusiak blokeoari laguntzea erabaki zuen, baina Portugalek ez. Napoleonek iberiar penintsula indarrean hartu zuen, honek Independentzia gerra eragin zuelarik (50. gaia ikusi).

Amets napoleonikoaren amaiera

1808an, Napoleonen armada Bailenen garaitua izan zen Castaños jeneralaren eskutik. Potentzia europarrek frantziar nagusigoaren kontrako indarrak areagotu egin zituzten momentu hartan eta Napoleonek Vienako bakea (1809) izenpetu behar izan zuen Austriarekin.

Errusiako kanpainan (1812) zazpiehun mila soldaduk parte hartu zuten eta porrot handian amaitu zen. Alexandro I. zarrak (1801-1825) Moskuri sua ematearen eta alde egitearen agindua eman zuen eta gudaroste frantziarrak hornidura gabe atzera egin behar izan zuten, neguaren erdian eta errusiar gudarosteek jazarrita. Hamar mila soldaduk bakarrik biziraun zuten.

Napoleonek hemeretzi urtetako gazteak deiarazi zituen Austriak, Prusiak eta Errusiak osaturiko batasunean borroka egin zezaten. Enperadoreak garaipen batzuk lortu zituen oraindik, baina Leipzigen garaitua izan zen, «nazioen batailan» (1813).

Abdikatzera behartu ondoren, Elbako irlaren gobernuaren agintea eman zitzaion. Frantzian Luis XVIII.aren (1814-1824) pertsonan ezarri zen erregetza, Luis XVI.aren anaia.

Napoleonek boterea berreskuratu zuen Ehun Egunetako gerran 1815ean, baina Waterloon Wellingtongo dukearen (1769-1852) agintepean zegoen nazioarteko gudarosteak berriro garaitu zuen. Santa Helenako irlan erbesteratu zuten, Afrikan, 1821ean hil zen.

 

Data garrantzitsuak

  • 1799 Napoleonek Direktorioaren kontrako Estatu-kolpea burutzen du eta Kontsulatua aldarrikatzen du.
  • 1802 Napoleonek bere burua biziarteko kontsul izendatzen du.
  • 1804 Napoleonek bere burua enperadore izendatzen du.
  • 1805 Napoleonek bere burua Italiako errege izendatzen du. Nelson almirante britainiarraren garaipena Trafalgaren. Napoleonen garaipena Austerlitzen austriar eta errusiarren kontra.
  • 1806 Napoleonen garaipena prusiarren kontra Jenan.
  • 1807 Friedland garaitua izan ondoren, Alexandro I. zarrak Tilsiteko bakea sinatzen du.
  • 1808 Napoleonek Espainia inbaditzen du eta espainiar Independentzia gerra hasten da. Bailengo porrotaren ondoren, enperadoreak penintsula gudaroste handi batekin okupatzen du. Jose Bonaparte, Espainiako errege.
  • 1812 Napoleonen porrota Errusian.
  • 1813 «Nazioen bataila»: errusiarrek, britainiarrek, austriarrek, prusiarrek eta suediarrek Napoleon garaitzen dute Leipzigen. Frantziarren porrota Espainian.
  • 1814 Aliatuak Parisen sartzen dira. Napoleon kargugabetua da eta Elbako irlara bidaltzen dute. Luis XVIII.a Frantziako errege izendatzen dute.
  • 1815 Napoleonen itzulera eta Ehun Egunetako gobernua. Waterlooko porrotaren ondoren, Santa Helenako uhartera erbesteratzen dute.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana