Itzuli orri osora

Talibanen politika

Gerrillari talibanak (Koranen ikasleak) 1996an hartu zuten boterea Afganistanen. Lehen unetik, agintari talibanek erregimen fundamentalista bat ezarri zuten, honako arau edo agindu hauetan oinarritua:

  • Emakumeek beloa eramateko eta gizonek bizarra uzteko ezarpena.
  • Emakumeek ikasi edo lan egiteko galarazpena.
  • Fede islamiarraren ezarpena populazio guztiarentzat.
  • Exekuzio eta zigor publikoak.
  • Telebista instalazio eta aparatuen debekua.