Itzuli orri osora

Gasteizko gudua

Monumentua

Gasteizko guduaren monumentua Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan

1813ko ekainean, Jose Bonaparte, Napoleonek Espainian jarritako erregea, Madrildik ihesi Valladolid, Palencia eta Burgos-en zehar Miranda de Ebrora iritsi zenean Ebro ibaiaren lerroa defenditzea pentsatu zuen, baina Wellington jenerala erasoka zetorkionez Gasteizera erretiratu zen bere 54.000 gizoneko armadarekin. Indar aliatuek eraso egin zioten han ere eta Argantzon-en, Langraitzen, Tresponden eta Mendozan Zadorra ibaia zeharkatu ondoren batzuek, Gamarra eta Abetxuko aldetik beste batzuek Gasteiztik Nafarroa aldera ihesi bidali zituzten frantsesak.