Itzuli orri osora

Erromatarren bainu publikoak Araban

Kristoren garaia baino lehentxeagotik V. mendera arte egon ziren erromatarrak Araban. Denbora horretan garrantzi handiko bide bat erabili zuten: Astorga eta Bordele lotzen zituen galtzada. Bide horretan zehar ibiltzen ziren bidaiarientzat baziren ostatuak Araban. Adibidez, Komunioikoa, Arkaiako Otazibarrakoa eta Durrumako Albeiurmendikoa, eta hauetan bainu publikoak ziren.