Itzuli orri osora

Gasteizko katedral zaharreko indusketak

Gasteizen katedral zaharra oso hondatua zegoela eta berri bat eraikitzea erabaki zuten. Alabaina orain dela urte batzuk katedral zaharra zaharberritzea pentsatu zuten balio handikoa zelako. XIII. mendean hasi ziren katedral hori eraikitzen antzinako beste eraikuntza batzuen gainean. Horregatik hiriaren historiaren kapitulu asko azpian ditu. Konponketa-lanak hastera zihoazenez indusketak egiten hasi ziren bertan. Miaketa hauei esker jakin ahal izan da VIII. mendean gutxienez eta agian erromatarren garaian bazela han hiri bat.