Itzuli orri osora

Xabierko gaztelua

Gaur egun dorrez, almenaz, gezileihoz, matakanez eta hobiz hornituta ageri zaigu, XX. mendean zehar, jatorrizko itxura berreskuratzeko asmoz, egindako zaharberritze-lanen ondorio gisa. Izan ere 1516an kalte handiak nozitu baitzituen Cisneros kardinalak eman zuen eraisteko aginduaren ondorioz. Gazteluaren atalik zaharrena dorre nagusia da. Luze-zeharka antolaturiko harlandu handiz egina dago. X. mende ingurukoa da, Santo Kristoren kapera bezala. Itxura denez, hurrengo mendeetan gotorlekua handituz joan zen, inguruan egin zituzten eraikinekin. Hobiak ere berreraikita daude. XV. mendearen bukaeran egin zuten etxebizitza batean jaio zen Frantzisko. XIX. mendearen azken hamarkadan Anjel Goikoetxea arkitektoak ekin zion gaztelua zaharberritzeko lanari eta estilo eklektikoko basilika berri bat ere eraiki zuen.