Itzuli orri osora

Aton, eguzki- jainkoa

K.a. XIV. mendean Amenofis IV. faraoiak erlijio-erreforma bat bultzatu zuen eta Aton jainkoak gurtuz monoteismoa ezarri nahi izan zuen. Hiriburua Aketatonera (Tell-el-Amarna) eraman zuten eta faraoiak berak Aketaton izena hartu zuen, hau da, "Atoni atsegin zaiona". Erreformak ez zuen bere egilea bezain beste iraun, hura hiltzerakoan, gortea Tebasera bueltatu zelarik.