KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Anne Baxter, den-dena Evari buruz Fri, 18 Jun 2010

Anne Baxterrek sekulako garrantzia izan zuen 40 eta 50eko hamarkadetako Hollywooden. Orson Welles, Billy Wilder eta William A. Wellman bezalako zuzendari entzutetsuekin lan egin zuen. Antzeztaldeko emakumezko aktorerik onenaren Oscar saria lortu zuen Edmund Gouldingen The Razor's Edge filman egindako lanagatik. Handik urte batzuetara emakumezko aktorerik onenaren Oscarrerako proposatu zuten Joseph L. Mankiewiczen Den-dena Evari buruz pelikulan egindako antzezpenagatik. 60ko hamarkadan, baina, telebistara egin zuen jauzi, eta handik aurrera telesail askotan parte hartu zuen, Hotela ospetsuan esaterako.

Anne Francis, telebistaren maitalea Fri, 30 Dec 2005

Modelo lanak eta irratiko serialak egin ondoren, zineman egin zuen debuta aktoreak 16 urterekin. Prisionero de su traicion (1954), Conspiracion de silencio (1955) eta Semilla de maldad (1955) filmetan hartu zuen parte. 60ko hamarkadan, ordea, telebistan egin zuen lan buru-belarri, Alfred Hitchcock Presenta, Kung-Fu eta Los Angeles de Charlie serietan, besteak beste.

Anthony Perkins, Norman Bates pertsonaiari bizia eman zion aktorea Fri, 15 Feb 2008

Anthony Perkins oso aktore ezaguna egin zen Psicosis, Alfred Hitchcoken maisulanean, Norman Batesen papera egin zuenean. Perkinsek film esanguratsuetan hartu zuen parte, dena den, Norman Bates pertsonaia ezagunaren ezaugarri psikologikoek aktorearen ibilbidea baldintzatu zuten.

Anthony Quinn, Hollywoodeko maskulinitatearen irudia Fri, 17 Dec 2010
Hollywoodeko aktore latinoamerikar garrantzitsuena izan dela diote askok. Bere ibilbidean zehar hainbat golardo jaso zituen Anthony Quinnek, tartean Oscar bat. Ehun bat film egin zituen, baina Zorba the Greek filman egindako paperarengatik egin zen famatu. Eskultore eta pintore bezala ere ezaguna egin zen Quinn, eta azken urteetan bere maitasun abenturek egin zuten ospetsu aktorea.
Antoni Ribas, galtzaileei hitza eman zien zinemagilea Thu, 11 Oct 2007

Duela gutxi hil den Antoni Ribasen ibilbide profesionala Franco zendu ostean trantsizio demokratikoari esker beren ideiak aditzera eman ahal izan zituzten Espainiako Gerra Zibileko galtzaileen aldarrikapenei lotuta egon zen. Horixe erakusten dute La ciutat cremada (La ciudad quemada) eta Terra de canons (Tierra de caƱones) bezalako lanek. Erabat inkonformista eta ezin kritikoagoa, Generalitateari pelikula bat filmatzeko diru-laguntza eske 1993an Sant Jaume plazan kanpatuta egin zituen 10 hilabeteetan bizitako gorabeheren inguruko film autobiografiko batean ari zen lanean heriotzak ezustean harrapatu zuenean.