Itzuli orri osora
Hamlet, munduko istoriorik filmatuena
vie, 04 feb 2011 17:30:00 +0100

Shakespearen lanak ehunka aldiz moldatu dituzte zinemarako. Lan hauen artean beharbada munduko lanik ezagunena eta idazlearen maisulanetako bat dago: Hamlet. Antzezlanak Hamlet Danimarkako printzearen historia kontatzen du; nola bere osaba Claudioren kontra mendekua hartzen duen, harek Hamleten aita erail eta Gertrude bere amarekin ezkontzen denean. Lanak eromena, samina, amorrua, traizioa, mendekua, intzestua eta moralaren galera bezalako gaiak nahasten ditu.

Halako argumentu batekin ez da arraroa Errauskinen atzetik "munduko istoriorik filmatuena" Hamlet izatea; erreportaje honetan hiru zinema bertsio ezagunenak ikusiko ditugu gainetik.

Sir Laurence Olivierren Hamlet (1948)

Henry V (The Chronicle History of King Henry the Fift with His Battell Fought at Agincourt in France) lanarekin hasi zen Sir Laurence Olivier Shakespearen antzerkiaren moldaketak egiten; film horren arrakasta ikusita Hamlet moldatzea erabaki zuen, zuzendari eta aktore lanetan. Lehenago ere, Olivierrek Hamleten rola askotan egin zuen, (Henry IV. baino gehiagotan) baina aktorea ez zegoen erosoegi Hamleten izaera barnerakoia antzezterakoan.

Filmak ezin zuen 153 min baino gehiago iraun eta Olivierrek Shakespearen testu erdia kendu behar izan zuen. Puristen aldetik kritika gogorrak jaso zituen honengatik. Hala ere, kritikaren eta bildutako diru-kopuruaren ikuspuntutik, filmak arrakasta handia izan zen, bai Britainia Handian eta baita atzerrian ere. Olivierrek bi Oscar jaso zituen urte horretan; film onenari eta aktore onenari zuzendutakoak . Ordu arte ez zitzaion inoiz eman Oscarrik bere burua film batean zuzendu zuen aktore bati edo eta Shakespearen pertsonai baten papera egin zuen aktore bati. Urte horretan Olivierrek Veneziako Zinemaldiko Urrezko lehoia ere irabazi zuen.

Franco Zefirelliren Hamlet (1990)

Shakespearen lanaren hirugarren moldaketa izan zen Hamlet Zefirellirentzat. Moldaketa hauek "intelektualak baino, sentsualagoak" direla esan ohi da; Shakespearen lanak oraindik ere ulergarriagoak egin nahi zituen zuzendariak. Hori izan zen Mel Gibsoni protagonista papera ematearen arrazoietako bat.

Zefirellik Gibson kontratatu zuen Lethal Weapon (1987) filmean Martin Riggsen papera egiten ikus zuenean (bere buruaz beste egitean pentsatzen ari den agerraldian). Hamlet eta Laertesen arteko borrokak erakusten digu nola Zefirellyk Gibsonen esperientzia erabili nahi izan zuen akzio eszenetarako. Eszenak Hamlet borrokazale eta harroputza erakusten du, Shakespearen pertsonaia ilun eta malenkoniatsuaren ordez.

Glenn Close aktorearen hautaketa ere kritikatu zuten, Hamleten amaren papera egiten zuelako eta Gibsonek baino 9 urte gehiago besterik ez zituelako. Filma Hamleten eta bere amaren arteko harreman edipikoan barneratzen da.

Kenneth Brannaghen Hamlet (1996)

Kenneth Brannaghek zuzendu zuen filma eta Hamleten papera egin. Aktore eta zuzendari hau oso ezaguna da batez ere Shakespearen lan asko zuzendu eta antzeztu dituelako. Film hau Shakespearen lana osorik azaltzen duen lehena izan zen; film osoak lau ordu baino gehiagoko iraupena du (ordura arteko bertsiorik luzeena BBCk egin zuen eta hiru ordu eta erdi irauten zituen). Merkatu batzuetan bertsio laburrago bat erakutsi zuten, bi ordu eta erdikoa gutxi gora behera.

Shakespearen testua osorik egon arren, dekoratuak antzerki lanean baino modernoagoak dira; arkitektura, arropa, eta armak XIX. Mendekoak dira. Filma Blenheim jauregian filmatu zen.

(Argazkiak: IMDb)