Itzuli orri osora

Estazio sismologiko automatikoak

Lanestosako estazio sismologiko automatikoa

Gaur egun lurreko estazio sismologiko automatikoak erabiltzen dira. Esate baterako, Bizkaiko Lanestosan badago bat eta Baztango Alkurruntz mendian beste bat.

Estazio hauetan sentsore sismikoak, datuak biltzeko sistema, komunikazioak kudeatzeko unitatea, satelite bidez eta telefono bidez datuak transmititzeko ekipamendua eta argindarra sortzeko zelula fotovoltaikoak daude.