Itzuli orri osora

Hotz sentsazioa

25ºC-tara dagoen uretan bainatzen bagara, hotz sentsazioa nabaritzen dugu, baina aireak, tenperatura berean egonik ere, bero sentsazioa ematen digu.

Gure gorputzak beroa zenbat eta azkarrago galdu, are nabariagoa izango da hotz sentsazioa. Urak aireak baino askoz hobeto eroaten du beroa, eta guk askoz ere azkarrago galtzen dugu.

Gorputza uzkurtzen zaigunean kanpoaldearekin kontaktuan daukagun area txikiagotu egiten da, eta honen ondorioz, ez dugu hainbeste bero galtzen.

Airea ez da gure jantzietan normalean egoten diren ehunak bezain eroale ona.