Itzuli orri osora

Lurrikara baten osagaiak

Lurrazaleko pitzadura batetik barrena izandako erupzioa.

Mugimendu sismiko guztiek hipozentro izeneko gune batean dute jatorria. Hortik uhin sismiko batzuk abiatzen dira, norabide guztietan banatzen direnak, eta horien abiadura eta indarra, zeharkatzen dituzten materialen dentsitate eta sendotasunaren araberakoak izango dira. Lurraren azalean epizentro izeneko puntu bertikal batean islatuko da hipozentroa, eta bertan izan ohi du lurrikarak intentsitaterik handiena.