Beste Estatu europarrak

Mendebaldeko Europako hiru herrialde geratu dira nahita Europako Batasunetik kanpo: Suitza -bere tradiziozko neutraltasunari fidelitateagatik-, Norvegia -bere herritarren erabakiagatik- eta Islandia.

Suitza

Europa zentraleko Estatu txiki hau gizarte taldeen arteko elkarbizitza adibide bat da. Lau kultura komunitatek (alemaniarrak, frantziarra, italiarrak eta erromantzeak) banatzen dute Helvetiar Konfederazioko lurraldea, hizkuntza edo ohitura ezberdintasunak direla eta gatazkarik egon gabe.

Beharbada arrazoi honegatik bihurtu da Suitza neutraltasunaren paradigma. Ejertzito indartsu eta ondo trebatua izan arren, Suitza munduko bi gudetan parte hartzeari uko egin zion eta guda hotzaren urteetan zehar, bere hiriak nazioarteko erakunde eta mota guztietako kongresuen egoitza izan zen.

Fenomeno honen azalpena suitzarrek edonola mantendu nahi duten oparotasun ekonomiko handian aurki daiteke beharbada. Suitzak abeltzaintza sektore garrantzitsu bat du hala nola hortik eratorritako elikadura industria. Dena dela jarduera ekonomiko eta finantzakoa da aitzinako garaietatik Suitzako ekonomiaren ardatza.

Nekazaria emmental gazta egiteko esnea garraiatzen.

Norvegia

Laurogeita hamargarren hamarkadaren hasieran Norvegiar Erreinuko gobernuak, Maastrichteko ituna onartu ostean Europako Batasunean bere sarrera negoziatu zuen arren, 1994an herriak erreferendumean integrazioaren kontra bozkatu zuen.

Norvegiar populazioa %71n hirikoa eta hegoaldeko kostaldean kontzentratzen dena, munduko bizitza mailarik altuenaz gozatzen du. Herrialde oso industrializatu bat da, zeinetan produkzio elektrometalurgiakoa, kimikoa eta ontzigintza gailentzen diren. Baditu ere petrolio, gas eta ikatz hobi garrantzitsuak; baita ere kontserba-industria garrantzitsu bat hornitzen duten arrantzazko baliabideak (balea eta sardinzarra batez ere) eta bestelako baliabide naturalak.

Islandia

1944tik Danimarkatik independente, Islandiako Errepublika gaur egun NATOren base estrategiko garrantzitsu bat da. Arrantza eta jarduera honetatik eratorritako industriak (hala nola kontserbagilea eta izozketakoa) eta turismoa, zeinak bere izugarriko paisaia bolkaniko eta glaziarra aprobetxatzen duen, dira bere baliabide ekonomiko nagusiak.

Europako Estatu Txikiak

Kontinentearen mendebaldeko eskualdean dozena erdi herrialde ñimiño daude, neurri handian erdi aroko borroken oinordekoak eta gaur egun izugarrizko aberastasuneko enklabeak direnak.

Andorra

Espainia eta Frantzia artean dagoen piriniotako herrialde honek, estatu buru moduan bi ko-printzipe ditu: Urgeleko Seo apezpikua eta Frantziar Errepublikako lehendakaria, zeintzuk kargu sinboliko honetan txandakatzen diren. Populazioaren parterik handiena espainiar jatorrikoak dira. Katalana da hizkuntza ofiziala nahiz eta gaztelania eta frantsesa ere hitz egiten diren. Turismoa da diru baliabideen iturri nagusia.

Liechtenstein

Industria eta abantaila fiskalak dira Austria eta Suitza arteko mugetan kokatutako herrialde ñimiño honen diru iturri nagusiak. Izan ere, errentaren gaineko zergarik ezak, nazioarteko enpresa askorentzat erakargarritasun foku bihurtu du Liechtenstein.

Monakoko printzerria

Frantziar lurraldearen barruko kostaldeko enklabea. Monakoko Estatua osotasun bat osatzen duten jarraian dauden hiru hirigunez osatua dago: Monako, Montecarlo eta La Condamine. Herrialdearen azalera horren txikia da ezen hiriaren parte bat bere mugetatik kanpo dago eta Frantziako lurra okupatzen du. Grimaldi familiak erreinatzen du Monakon XIII. mendetik, errege-familiak ondorengorik ez izatekotan lurraldea Frantziaren menpe geratuko zenaren baldintzapean. Zerbitzuak eta turismoa dira baliabide ekonomiko nagusiak. Bere kasinoa da bereziki ospetsua.

San Marinoko Errepublika

Italiar lurraldeaz guztiz inguratua, San Marinoko Errepublika estatu independente moduan mantentzen da IV. mendetik. Ekonomia batez ere turismoan oinarritzen da, nahiz eta nekazal eta industria sektorea izan garapen maila nahikoarekin.

Vatikano Hiria

Vatikano hiria Erroma barnean dagoen enklabe ñimiño bat da. Beste dependentzia batzuekin, eliza katolikoaren egoitza da eta Estatu bezala duen egoera berezia da, izan ere herrialde bat baino gune administratibo eta politiko bat da bakarrik. Berezitasun moduan, latina hizkuntza ofiziala den munduko estatu bakarra dela aipatu behar da.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana