Ongizatearen Estatua
Termino honekin munduko estaturik aurreratuenek zerbitzu sozialetan egiten duten inbertsio gogorra definitzen da. Ongizatearen estatuak, bere espresio gorenean, pentsioekin asetzen ditu, ezintasun, langabezia, alarguntze¿ kasu guztiak eta oinarrizko hezkuntza eta guztizko osasun asistentzia bermatzen dizkie herritar guztiei. Horrelako zerbitzuak ematea oso garestia denez, ongizate estatua oso ezberdina da herrialde batzuetatik besteetara. Horrela, batzuk osasun zerbitzu ezin hobeak dituzten bitartean, beste batzuk hezkuntza sistemei edo pentsioei ematen diete garrantzi handiagoa.