Itzuli orri osora

Egizu zeure barometroa

Material hauek beharko dituzu: edontzi zilindriko bat, erregela bat 30 cm ingurukoa, zinta itsasgarria, plastikozko hodi garden bat (30 cm), txiklea eta ura. Sartu erregela edontzian zenbakiak erraz ikusteko moduan eta finkatu edontziaren barnealdean zintaz. Lotu plastikozko hodia erregelari. Ez dezala hodiaren beheko parteak edontziaren hondoa jo. Bete edontzia urez. Murtxikatu txiklea bigundu arte eta txiklea ahoan duzula, freskagarri bat lasto batez edaten ari bazina bezala, xurgatuz bete hodia urez erdi pareraino. Mihiaz itxi hodia eta bizkor mugitu txiklea hodia zigilatzeko. Egin ezazu marka bat erregelan uraren mailan. Hurrengo egunetan ikus ea urak gora edo behera egiten duen eta horrek baduen zerikusirik egiten duen eguraldiarekin.