Itzuli orri osora

Euskal Herriko klima

Euskal Herrian, itsasaldeko klima atlantikoa eta klima mediterraneoa dira nagusiak. Horren inguruan lau klima-eskualde bereizten dira: atlantikoa; mediterraneo-kontinentala; atlantiko eta mediterraneoaren arteko trantsiziokoa eta mendialdekoa. Itsasaldeko klima atlantikoa, bi isurialdeak bereizten dituen banalerrotik Iparralderako lurraldeari dagokio: Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroako ipar-mendebaldea, Arabako iparraldea, Lapurdi, Nafarroa Behereko iparralde eta erdialdea eta Zuberoako iparraldea. Hezea eta euritsua da urte osoan; euri gehien udazken eta neguan egiten du. Itsasoaren eraginez, ez da tenperatura-aldaketa handirik izaten: udan, batez beste 19-20 °C; neguan 8 °C eta urteko batez bestekoa 13 °C-koa izaten da.

Aramaio

Aramaiok klima atlantikoa du.

Klima mediterraneo-kontinentala, isurialdeen banalerrotik hegoaldera dauden lurrei dagokie: Nafarroako erdialdeko hegoaldea, Arabako Errioxa eta Arabako mendebaldeko mendialdea. Lurralde horietan klima, oro har, mediterraneoa da, baina klima kontinentalaren ezaugarriak ere badaude: uda lehorra da eta udatik negura eta egunetik gauera tenperatura-aldaketa handiak daude. Udaberria da urtarorik euritsuena, maiatza bereziki. Atlantiko eta mediterraneoko aire-masak sartzen direnean ekaitz bortitzak izaten dira. Uztailetik irailera bitartean euri gutxi izaten da; uda, berriz, luze, bero eta lehorra da. Urteko batez bestekoa 13-14 °C-koa da; udan 24 °C inguru eta neguan 4-5 °C.

Arguedas

Arguedas-ek klima mediterraneo-kontinentala du.

Trantsizioko klimak, atlantikoaren zein mediterraneoaren ezaugarriak ditu: Arabako Lautada eta Nafarroako erdialdeko iparraldeko klima da. Tenperatura eta euri-kopurua aurreko bi klima-motei dagozkien balioen artean daude. iparraldean, itsasotik hurbilago dagoen neurrian, hegoaldean baino euri gehiago egin ohi du. iparraldean negua da urtarorik euritsuena; hegoaldean, berriz, euritsuena udaberria da. Udan, oro har, ez du euririk egiten. Urteko batez besteko tenperatura, 11-12 °C bitartekoa da. Negua luzea eta hotz samarra izaten da.

Argantzon

Argantzonek trantsizioko klima du.

Mendialdeko klima, Nafarroako ipar-ekialdean, Nafarroa Behereko eta Zuberoako hegoaldean eta, oro har, 1.300 m-tik gorako mendialdeetan izaten da (Gorbeia, Aralar, Aizkorri). Negua luzea eta hotza (0-1 °C bate zbeste) da. Abendutik maiatzera bitartean, euria eta elurra maiz egiten du. Udak bero samarrak baina laburrak izaten dira. Halere, zaila da eredu orokorra ematea, mendiaren kokapen, orientazio eta abarren baitan mikroklima asko agertzen baitira.

Izaba

Izabak mendialdeko klima du.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana