Itzuli orri osora

Presio-unitateak

Robert Hooke-ren mikroskopioa.

Presio-unitatea, Nazioarteko Sisteman, pascala da (Pa ikurra). Pascala kalkulatzeko, newton bat (N) zati metro karratua egin behar da, hau da: 1 Pa = 1 N/m 2 . Horretaz gain, askotan beren multiploa erabiltzen da, kilopascala, alegia (kPa ikurra).

Hona hemen sarritan erabiltzen diren beste presio-unitate batzuk: milibarra (=100 Pa); barra multiploa, barra (=1.000 milibarra); eta atmosfera (1 atm = =101.292 Pa " 105 Pa).

Robert Hooke (1635-1703), Robert Boyle-rekin batera aire-bonba egin zuen presioa aztertzeko. Zientziari egindako ekarpen nagusienetariko bat elastikotasunari buruzko lege enpirikoa izan zen.