Itzuli orri osora

Masa eta indarraren unitateak

Masa Sistema Internazionaleko (SI) oinarrizko magnitudeetako bat da; sistema horretako bere unitatea kilogramoa da (kg sinboloa). Ordea, indarra Sistema Internazionalean newtonetan neurtzen den unitate eratorria da (N sinboloa). Hortaz, 1 N = 1 kg · 1 m/s2 da. Normalean erabiltzen diren beste indar unitate batzuk dina (CGS sisteman 1 dina = 10-5 N da) eta kiloponda edo kilogramo-indarra (kp sinboloa, 1 kp = 9,81 N izanik) dira.