Itzuli orri osora

Doppler efektua eta gorrirako aldaketa

Uhin akustikoen oso adierazpen ezaguna Doppler efektua da: soinua ateratzen duen objektu bat behatzailearengana hurbiltzen denean (anbulantzia bat) soinuaren maiztasuna, urruntzen denean baino altuagoa da. Printzipio hau argi erradiazioei ere aplikatzen zaie. Horrela, galaxia bat Lurretik urruntzen denean, bere erradiazioaren maiztasuna gutxitzen da, distantzia konstantean edukiko lukeenarekiko; hau da, erradiazioa gorrira desplazatzen da, kolore gorrixkagoa dauka. Hubblek, galaxia guztiek lurretik behatzen direnean, gorrirako «joera» erakusten zutela aurkitu zuen, eta horrek zabaltzen ari den unibertsoaren teoria indartzen du.