Eguzki-espektroa
Espektroskopia funtsezko tresna izan zen ikerketa-esparruan. Alemaniako Joseph von Fraunhofer optikariak (1787-1826) 1814. urtean aplikatu zuen Eguzkiaren argia aztertzeko. Ikusi zuen lortutako espektroak linea fin beltz ugari zituela. Ondoren, konturatu zen linea horiek definitzen zutela eguzkiaren argiko xurgapen-espektroa.