Itzuli orri osora

Galileoren erlatibitate-printzipioa

Galileo Galilei (1564-1642) jakintsuak mekanikari eta astronomiari buruzko bere lanekin XVII. mendeko iraultza zientifikoaren oinarri izango zen metodo berri bat ekarri zuen.

Pisuen erorketa fenomenoak eta plano inklinatua aztertzean ondorioztatu zuen Galileok bere izena daraman erlatibitatearen printzipioa. Printzipio horren arabera, mekanikaren legeak berdinak dira geldi nahiz mugimendu zuzen eta uniformean desplazatzen den behatzailearentzat.