Itzuli orri osora

Teoria atomiko modernoak

Bohr Sommerfelden ereduak, hipotesi atomikoaren funtzio berritzailea bete bazuen ere, laster azaldu zituen gabeziak bere aplikazio praktikoak egiterakoan. Teoria modernoek, elektroientzako orbita definituak existitzea ez zuten aintzat hartu eta gehien bat espazioko gune mugatuei buruz ari dira, non partikula hauek atomoaren barnean aurkitzea zilegi den. Gune hauek, natura kuantikoaren probabilitatezko ereduek deskribaturikoak, orbital izena hartu zuten.

Niels Bohr (1885-1962) fisikari daniarrak 1913an atomozko eredu bat definitu zuen, zeinek Max Planck eta Albert Einstein-ek beren teoria berrietan azaldutako hipotesi kuantiko eta erlatibistak kontuan izan zituen.