Itzuli orri osora

Sorta koherenteak

Koherentzia deritzo frekuentzia bereko bi erradiazio-sorten faseen artean erlazio finkoa mantentzen duen fenomenoari. Hori dela eta, bi uhinen arteko fase-aldea konstantea da. Ezaugarri hori berezkoa da laserretan, eta termino hori Light Amplification by Stimulated Emission of Radiation (estimulatutako erradiazio igorpenaren bidezko argiaren anplifikazioa) inizial ingelesetatik dator.