Itzuli orri osora

Itzal garbia

Optika geometrikoaren printzipioen arabera, difrakziorik egongo ez balitz, objektuen itzalen ertzak perfektuki garbiak izango lirateke, eta horregatik, euren puntuetan argiaren gabezia osoa adierazi behar lukete. Aitzitik, eguneroko bizimoduaren egoera gehienetan, argia antzematen da objektuen itzalei dagokien eremuan. Egoera hori azaltzeko, argiak bere bidean tartekatzen diren oztopoak ertzetik inguratzeko eta argirik gabeko eremua izan behar lukeen aldea modu partzialean bustitzeko duen gaitasuna aipatu behar dugu..