Itzuli orri osora

Masa zentroa eta grabitate zentroa

Arkimedesen palankak, masa zentroa kalkulatzeko adibide sinplea da. Zentro hau, muturretako pisuak orekatuta egon daitezen barra heldu beharreko puntua da.

Askotan, masa zentroa eta grabitate zentroa berbera izan arren, definizio irizpide desberdinei erantzuten diete. Lehenengoak bakarrik gorputzaren formari eta masa banaketa moduari erantzuten dion bitartean, grabitate zentroa, gorputzaren gainean kanpoko indarrak aplikatzen diren puntu irudikaria da.