Barne indarrak eta kanpo indarrak
Mekanikaren arloan gorputz zabalei buruz hitz egiten denean ez dira normalean kontutan hartzen barneko partikulen elkarren arteko indarrak, kanpotik aplikatzen direnak baizik. Gorputz baten barne indarren azterketa termodinamika eta mekanika estatistikoaren arloari dagokio.