Itzuli orri osora

Bektore-motak

Bektore bat uztartua izango da sistema bateko puntu jakin batekin elkartzen bada (mugimenduan dagoen gorputz bateko puntuetan dagoen abiadura, esaterako). Ordea, bektore irristagarriak izango dira kontuan hartutako gorputzeko edo sistemako hainbat puntutan aplika daitezkeenak (biraketa mugimenduetan esaterako). Bektoreen algebra-eragiketak (batura, aldea, bektore-produktuak eta eskalarrak) bektore irristagarri guztien gainean aplikatzen dira.