Ikasten. Euskarazko on-line ikastaroak

ikasten ikonoa

Euskara doan ikasi nahi duzu, zure ordenagailuan eta zure etxetik? Irakurtzen jarrai ezazu!

Ikasten.net euskara ikasteko baliabide didaktikoa da, munduko edozein tokitan diren pertsona helduei euskara helarazteko metodologiaz diseinatuta, interfas atsegin eta informalarekin. Ataletan antolatutako 60 unitate didaktikokoa da ikastaroa, eta errepasorako 12 unitate eta hainbat ekintza dakartza ere: audioak, bideoak eta hainbat motatako ariketak.

 

Izena ematea oso erraza da: Lehenbizi hiru.eus-eko erabiltzaile kontua behar duzu. Ondoren, Ikasten-era itzul zaitez, izena emateko formularioa zure datuekin bete ezazu eta has zaitezke.

 

Ikastaroko sarrera unitatean programa erabiltzen jakiteko jarraibideak aurkituko dituzu, eta hortik aurrera zure maila zehaztu eta hobe datorkizun unitate didaktikotik hasita jarri ahal izango zara lanean. Hasiberrientzako eta gehiago dakitenentzako mailak ditu ikastaroak; lortu ahal izango duzun maila zein izango den jakiteko, kontsulta ezazu baliokidetasun taula.

 

Auto-ikaskuntza ikastaroa denez, eta ikaslearen lanean parte hartzen duen tutorerik ezta irakaslerik ez dagoenez, ezin daiteke lortutako maila bermatu. Beraz, ikastaroa betetzeagatik ez zaizu titulurik ezta ziurtagiririk emango.

 

Ikasten.net euskara ikasteko baliabide didaktikoa hiru.eus atariko ekimenetako bat da, eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren mendekoa.

 

« Ikastaroen orrialde nagusira itzuli

Guardar