Laminak

Euskal mitologian emakume itxura duten izakiak dira, leizeetan edo ibaietan bizi dira. Gizonak beraiekin maitemintzen ziren eta baita laminak gizonekin ere. Kondaira batzuen arabera, nekazariei laguntzen zieten, nekazariek utzitako janaria jaten zuten gauetan laminek eta, horren truke, lurra lantzen zieten. Baina laminek egiten zituzten ekintza denak ez ziren onak; gizonak bahitzen zituzten edo eurei laguntzeko prest ez bazeuden gaizkia egiten zieten.

Lami, lamin, lamiña, lamiñaku, amilamia eta eilamia izenez ezagutzen dira laminak Euskal Herrian. Izaki mitologiko hauen aztarna zenbait leku-izenetan ere aurki daiteke: Lamiako (Leioa), Laminazilo (Isturitz), Lamiategi (Oñati), Lamiaran (Mundaka), besteak beste.

Kondaira gehienen arabera laminek emakume itxura dut eta, leizeetan, urmaeletan edo ibaietan bizi dira. Laminei buruzko iritzi asko daude: gizakiak baino ahaltsuagoak direla uste da, baita gizonei era askotako opariak ematen dizkieten jainkotxoak direla ere. Hainbat objektu edo magia erabiliz beren ahalmenak hainbat objektu edo magia erabiltzen dutenen esku uzten dituzten izakitzat ere hartzen dira.

Laminek hainbat egiteko zituzten: irutea; trikuharriak, zubiak, etxeak, gazteluak zein elizak eraikitzea; eta gauetan arropa garbitzea, adibidez. Gizakiei eskatzen zieten gari edo arto ogia, urdai eta sagardoarekin jaten zuten, eta baita maitaleek ematen zizkieten ogi, gatzatu eta esnea ere.

Mesedeak eskatzen zituzten

Gizakiari hainbat zerbitzu eskatzen zizkioten laminek. Kondaira ezagun baten arabera, auzoko emagin baten laguntza eskatu zuten laminek behin. Emagina laminen bizilekura joan zen eta lana bete zuen. Bazkaltzera gonbidatu zuten eta, ogia zuria zela ikusita, emakumeak zati bat hartu eta poltsan gorde zuen. Gainera urrezko linai eta ardatz bat eman zizkioten eskainitako zerbitzuagatik. Bazihoala, aulkitik ezin altxatuta gelditu zen eta laminek esan zioten berea ez zen zerbait hartu zuelako gertatu zitzaiola hori. Emakumeak, orduan, ogi zati bat hartu zuela aitortu zuen; mahaian uztera behartu zuten eta horrela altxatu egin ahal izan zen. Etxera zihoala "bidean atzera ez begiratzeko" esan zioten laminek, baina etxera iritsi zenean, hanka bat barruan eta bestea kalean zuela, atzera begiratu zuen: berehala galdu zuen urrezko oparien erdia.

Lamiak

 

Kondaira horren beste bertsio batzuetan opari desberdinak aipatzen dira: urre bihurtzen den errautsa edo ikatza, zilarra bihurtzen den gantza... Zugarramurdiko Sorginen-Lezean, Kortezubiko Santimamiñen eta Elantxobeko Ogoñoko lezean, esate baterako, ezagutzen da kondaira hori.

Laminek, hilzorian zeudenean, gizaki bat eskatzen omen zuten aldamenean izateko, ezin baitziren hil pertsona batek aurretik ikusten ez bazituen eta euren aurrean otoiz bat esaten ez bazuen.

Gizakiei laguntzen zieten

Beste legenda batzuen arabera, gizakiei lagundu ere egiten zieten laminek. Dimako auzo bateko bizilagun batek, Balzolako haitzuloan sartu behar izan zuen, euri zaparrada hasi baitzen. Eta bertan lamina batek hartu zuen. Atertu eta irtetera zihoala laminak ikatz zati bat eman zion; kobatik irten zenean, urre bihurtu zen.

Baina laminak ez dira beti hain eskuzabalak izan, eta batzuetan izakien arimen truke ere egiten zuten lan. Horrela eraiki zituzten hainbat zubi, Ebraingoa (Bidarrai), Azelaingoa (Andoain), Urkulukoa (Leintz-Gatzaga) eta Kastrexanakoa, adibidez, baita hainbat etxe, gaztelu eta eliza ere.

Inguruko mutilekin ere maitemindu izan dira laminak, eta beste batzuetan, aitzitik, emakume liluragarri moduan aurkeztu eta baserritar bat baino gehiago maitemindu dute. Zeanuriko lamina bat Gorostiagako mutil batekin maitemindu zen. Mutila hil egin zen eta laminak intxaur baten oskoletik izara bat atera eta hilotza estali zuen. Oilarrak kukurruku abestu zuenean, joan egin zen, izara bertan utzita.

Bahiketak

Laminek gizonak bahitzen zituztela dioten kondairak ere oso hedatuta daude. Horietako baten arabera, Ezpeletako mutil bat bahitu eta kobara eraman zuten. Abade bat haitzulora arte joan omen zen mutila askatzera, eskuan gurutzea eta ostia bat hartuta, baina ez zuen bere helburura lortu. Kanpora zihoala, hau entzun zuen: "Eskuan daramazun horri eta bularrean daramazun horri eskerrak; bestela, hemen gelditu beharko zenuen".

Bestalde, Dimako Atzemin baserriko gizon batek ikatza egiten ari zen gau batean birao bat bota omen zuen. Berehala, norbaitek hiru bira emanarazi zizkion han zeukan txondorraren inguruan, eta desagertu egin zen. Zortzi egunez ibili omen ziren bere bila eta azkenean Bernaolako leizean aurkitu zuten. Egun horietan laminek zaindu zutela esan zuen.

Mañariko Askondo baserriko neska gazte bat gauero Izuntzako baserrira joaten zen haritzera. Behin, San Lorentzo ermitaren alboan dagoen haitzulo aurretik pasatzean, laminak irten zitzaizkion bidera eta handik gehiago ez pasatzeko esan zioten, baina neskak ez zien kasurik egin eta beste bi aldiz ere pasatu zen. Azkenengoan, ordea, laminek bahitu egin zuten eta ez zen berataz ezer gehiago jakin. Neskaren arrosarioaren aleak inguruan sakabanatuta agertu ziren.

Lamiak

 

Bahiketak saihesteko moduak ere badaude. Zeanuriko auzo batean ohitura bat zuten, XX. mendearen hasieran: Memiñoko sakanetik pasatzean, haurrek sudurra estaltzen zuten eta "guk barikuan makallua jan gendun" esaten zuten. Horrela laminek bakean uzten omen zituzten.

Kutunak erabiltzea da laminen erasoetatik babesteko beste era bat, batez ere, errudazkoak edo apiozkoak. Ataungo, Ondarroako, Mutrikuko edo Debako kondairetan agertzen da kutunen babesa. Gizon bat bi laminengana gerturatu zenean, gizona harrapatzeko esan omen zion batak besteari, eta besteak erantzun omen zion berak heltzeko, amak jarritako apio eta erruda zeramatzala gizonak eta.

Martxoko oilarrari ere eskatzen zioten laguntza laminengandik babesteko, Abaurrea Behea edo Lekeitioko legenden arabera. "Liñuen minak" kontatzen dira azken horretan. Okabixon, Lekeitio eta Markina arteko bidean, dagoen haitzulo batetik ezin zen pasatu gaueko hamabietatik ordu bietara. Lagun arteko apustu bat tarteko, mutil bat aurretik pasatu zen. Lamina batek heldu eta kobara eraman zuen, jateko asmoz. Mutilak orduan, jan aurretik "liñoaren nekeak" kontatzen uzteko eskatu zien, eta laminek baietz esan zioten:

"Lehenego sorotik atera,
gero leortu,
gero trangatu,
gero sapindu makilakin edo buztarriakin,
gero zurezko trunkesekin trangatu,
gero txarrantxatu,
gero ardatzean jarri,
gero iruin,
gero astalkatu,
gero egosi,
gero errekan garbitu,
gero leortu,
gero arildu,
gero eio,
gero josi edo soineko bihurtu,
gero erabili,
gero hautsi,
gero..."

Gizonak astiro kontatu zuen eta laminak, gosea zuenez, azkar amaitzeko esan zion. Orduan ondoko baserriko oilarrak kukurruku egin zuen eta laminak korrika alde egin behar izan zuen: "Ai Okabixoko oilar gorri martxoan jaioa! Nik afaltzeko eskutan neukan legatz aundia kendu didazu. Azari batek aterako al dizu ezkerreko begia!".

Baina alderantziz ere gertatzen omen zen, gizakiek ere bahitu izan dituzte laminak. Mendaron, esaterako, lamina bat etxera eraman omen zuten behin. Ez zuen hitz egiten. Esnez betetako lapikoa sutan jarri zuten, esnea irakiten hasi zen eta laminak orduan esan zuen "txuria gora!", eta tximiniatik ihes egin zuen.

Beti eskean dabilen lamina

Laminei, esan bezala, koipekia edo gantza jatea gustatzen zitzaien eta sarri joaten omen ziren baserrietara urdaia eskatzera.

Abadiñoko familia bat Urkiolan zebilen lanean, eta bazkaltzeko ordua heldu zenean etxeko andreak urdai zati bana eman zien guztiei. Orduan lamina bat heldu eta andreari eskutik kendu zion urdai zatia; "ni koipetsu eta i kakatsu" esanez.

Isturitzen, berriz, Gaztelu dorrean bizi omen ziren lamiñak. Gaztelutik Otsozelai baserrira lur azpiko bide bat zegoen. Lamina bat baserriko sukaldera joaten zen gauetan eta etxeko andreari nola deitzen galdetu zion behin, "ni-ni-neuk" erantzun zion. Gauero, emakumea janaria egiten ari zela, jaten emateko eskatzen zion laminak. Egun batean etxeko andreak, haserretuta, zartagina bota zion olio eta guzti. Laminak garrasika ihes egin zuen. Beste laminek ea hori nork egin zion galdetu zioten: "ni-ni-neuk" erantzun zuen. Orduan, berak sufritzeko esan zioten.

Opariak laminentzat


Lamiak

 

Laminei janaria uzten zieten opari gisa eta, batzuetan, ordainetan, hainbat mesede edo lan egiten zituzten. Ultzamako Abauntz koban laminak bizi ziren antzina. Artzain batek egunero ematen omen zien esnez betetako kaikua eta laminek urrez beteta itzultzen zioten. Sunbillenea baserria urre horri esker berreraiki omen zuten. Hala ere, egun batean, esnez bete beharrean, ardien gorotzez bete zuen kaikua artzainak. Laminek atzetik jarraitu zioten, baina etxean sartu ahal izan zen harrapatu aurretik. "Etxe horretan ez da faltako elbarri edo errukaririk", bota zioten laminek. Ordutik ez da falta izan Sunbillenean urritasunak dituen pertsonarik.

Uhartehirin laminak altuera txikiko izakiak ziren. Nekazariek janaria uzten zieten gauean lur sailaren ertzean, jan zezaten. Hauek, eskertzeko, nekazariaren lurrean lan egiten zuten. Bazterretxea familiak ere hori egiten omen zuen, baina gau batean ahaztu egin zitzaien eta laminak, haserretuta, ez ziren gehiago handik agertu.

Laminaren eta harginaren kondaira ere ezaguna da. Harginak, harriak lantzen aritzeaz nekatuta, aberats izan nahi zuen eta lamina batek egin zuen aberats. Aberats izaten nekatuta, enperadore izan nahi zuen eta laminak enperadore bihurtu zuen. Uda bero batean eguzkiak traba egiten ziola eta, eguzki izan nahi zuen eta laminak eguzki bihurtu zuen. Eguraldia aldatu eta laino bat eguzkiaren aurrean jarri zen; orduan, lainoa izatea hobe zela pentsatu zuen eta laminak laino bihurtu zuen. Euri zaparrada batean harkaitza ez zela mugitzen ikusita, harkaitz izan nahi zuen eta laminak harkaitz bihurtu zuen. Egun batean, hargin bat harkaitza txikitzen hasi zen. Orduan, hargina izandakoak gizon hura bezalakoa izan nahi zuela esan zuen eta laminak hargin bihurtu zuen eta esan zion, txantxetan: "gauza bat daukanak beste bat nahi du; zure ibilbidearen aseran bezala zaude; gaurdanik gauden orain bezela; ni lamiña eta zu argin". Eta lamina betiko desagertu zen.

 

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana