Zahartze aktiboa
Heziketa- eta osasun-politikek zahartze aktiboa bultzatzen dutenean, posible izango dira ondorengoak:
- Heldu gutxiago hilko dira goizegi, beren bizitzako ekoizpen-aldi nagusietan.
- Adineko pertsona gutxiagok jasango dituzte ezintasunak eta gaixotasun kronikoekin erlazionaturiko minak.
- Pertsona heldu gehiago izango dira independenteak eta bizi-kalitate positiboaz gozatu ahal izango dutenak.
- Adineko pertsona gehiagok jarraituko dute gizarte mailan ekonomia, gizarte, kultura eta politikako arlo garrantzitsuetan parte hartzen, hala nola ordaindutako eta ordainik gabeko lanetan eta etxeko/familiako bizitzan.
- Adineko pertsona gutxiagok behar izango dituzte medikuntza-tratamendu garestiak eta osasun-laguntza.