Edukira joan Jaio berriaren zaintzaCuidados del reciƩn nacido
Edoskitze guztiek dituzte eragozpenak
- Amaren edoskitzea. Amarekiko erabateko dependentzia, bularreko haurrak harturiko esne kopurua ezin da jakin eta bularretan arazo txikiak sor daitezke, erroitzak edo mastitisa bezalakoak.
- Edoskitze artifiziala. Esne hau digeritzen zailagoa da, garestia da, prestatu egin behar da, berotu eta esterilizatu, eta gehiegi elikatzeko eta gaizki prestatzeko arriskua dago. Behi-esnearekiko alergia erreakzioaren arriskua amaren esnekikoarena baino handiagoa da.
- Edoskitze mistoa. Edoskitze artifizialaren eragozpenei, haurtxoak bularrari uko egitearen aukera erantsi behar zaio, beretzako errazagoa baita biberoi-muturra xurgatzea. Horrekin batera, amak esne gutxiago ekoizten du, bularraren xurgatze-eragina murriztu egiten delako.