Itzuli orri osora

Itolarria sortzen duten egoerak

  • Itolarriak, gasek eraginiko pozoitzeak, narkotiko gehiegi hartzeak, elektrokuzioak, gorputz arrotzek arnasbideak ixteak eta itotzeak asfixia eragin dezakete.
  • Arnas etenaren ondoren, era artifizialean aireztatzen ez bada, pertsona gehienak lau edo sei minuturen buruan hiltzen dira.
  • Itotze-egoera baten aurrean, beti arnasketa artifiziala egiten saiatu behar dugu, baita istripua jasan duenak bizi-aztarnarik gabe minutu batzuk ematen baditu ere. Hogeita hamar minutu baino gehiago ur azpian iraun duten hainbat pertsonen kasuak ezagutzen dira, zianetikoak eta suspertze aukerarik gabe itxuraz, soroslearen lehenengo saiakerei ongi erantzun dietenak.