Oilasko gisatua
Presio-eltzea erabiliz egiten den oilasko errezeta gozoa.
- Zatitutako oilasko oso 1
- Kipula 1
- 2 baratxuri-ale
- Piper berde 1
- 2 patata ertain
- 12 txanpiñoi
- Ilar pote txiki 1
- 2 azenario txiki ala 1 handia
- Piper txorizero 1
- Ardo zuri edalontzi 1
- Tomate frijitu lata erdi
- Aukeran: ereinotza
- Gatza
- Ura
- Zuritu kipula eta baratxuri-aleak eta egin txiki-txiki.
- Zuritu patatak eta moztu kubotan.
- Zuritu azenarioak eta moztu xerratan.
- Garbitu, kendu pipitak eta txikitu piper berdea.
- Garbitu eta moztu xerratan txanpiñoiak.
- Erregosi barazki guztiak presio eltzean olio txorrotada batekin.
- Bota oilasko zatiak eta gorritu.
- Gatzatu.
- Gaineratu piper txorizero bat (garbitu eta kendu pipitak), ardo zuri edalontzia, tomate frijitua, ereinotz hosto bat.
- Estali urarekin eta nahastu dena ondo.
- Jarri tapa eltzeari eta egosi 30 minutuz.
- Ireki eltzea, gehitu ilarrak eta egosi su baxuan 5 minutuz.