Energia eta ATP
Izaki bizidunak sistema energetiko irekiak dira. Horietan, izaki bizidunaren egitura bera, energia- eta materia-fluxu bat egotearen baldintzapean dago. Bi erreakzio kimiko mota daude: erreakzio endergonikoak, energia ekarpena behar dute gertatzeko, eta erreakzio exergonikoak, energia askatzen dutenak.
Adenosintrifosfatoa edo ATP metabolismoan garrantzi bizia duen nukleotido bat da. Energia kopuru handiak ditu bere lotura ester-fosforikoetan. Modu horretara, lotura horiek haustean, bertan gordetzen den energia askatu egiten da, eta erreakzio kimiko endergoniko batean parte hartzen duen beste molekula bati transferitu ahal izango zaio.
Katabolismoa osatzen duten erreakzio kimikoak exergonikoak dira. Anabolismoa osatzen duten erreakzio kimikoak endergonikoak dira; beraz, prozesu horrek erreakzio katabolikoetatik, fotosintesitik edo kimiosintesitik datorren energia-hornidura behar du.