Bizitzaren antolamendu-mailak

Izaki bizidunak edo organismoak konplexuak dira ezinbestean. Beren konplexutasun horrek, besteak beste, horiek osatzen dituzten molekulei eta izaki bizidunen egitura desberdinak osatzeko elkarte makromolekularretan antolatzeko moduari eragiten die. Materia bizia aztertzean, konplexutasun-maila desberdinak bereiz daitezke beren egituran, hots, antolamendu-maila desberdinak. Horietako bakoitzak, maila beheragokoetan aurkitzen ez diren ezaugarri batzuk eskaintzen dizkio materia biziari.

Antolamendu-maila abiotikoak

Antolamendu-maila abiotikoak materia bizigabean ere agertzen direnak dira. Hiru bereiz daitezke:

  • Maila subatomikoa: materiaren partikularik txikienek osatzen dute, hots, protoiek, neutroiek eta elektroiek.
  • Maila atomikoa: atomoak izango lirateke, hots, erreakzio batean esku har dezakeen elementu kimiko baten parterik txikienak.
  • Maila molekularra: molekulez osatua dago, hots, bi atomo edo gehiagoren lotura kimikoen bidez eratutako unitate materialez, esate baterako oxigeno molekula batez (O2) edo karbonato kaltzikoaz (CaCO3). Materia bizia osatzen duten molekulei biomolekulak, edo berehalako printzipio, esaten zaie eta horren adibidea bat glukosa da (C6H12O6). Molekula organikoak, batez ere, lotura kobalenteen bidez loturiko karbono-atomoek eratzen dituztenak dira. Lehenago, izaki bizidunek bakarrik sintetizatzen zituztela uste zuten; halere, gaur egun sintesi artifizial bidez izaki bizidunengan inoiz agertzen ez diren karbono-konposatuak lortu dira, esate baterako, plastikoak. Beraz, molekula organikoen barruan, beharrezkoa da biomolekulen eta ez-biomolekulen arteko bereizketa egitea.

    Maila molekularraren barruan zenbait konplexutasun-maila daude:

    • Makromolekulak molekula organiko asko polimero batean biltzen direnean agertzen dira; polimeroko unitate bakoitzari monomero esaten zaio. Esate baterako, almidoia (makromolekula) glukosazko (monomeroa) polimero bat da. Proteinak aminoazidoen polimeroek osatutako makromolekulak dira, eta azido nukleikoak nukleotidoen polimeroak dira.
    • Konplexu supramolekularrak: zenbait molekulek osatzen dituzte. Adibidez, gluzido eta proteinen elkarketa, glukoproteinak sortzeko.
    • Organulu zelularrak: zenbait konplexu supramolekularrek osatzen dituzte, eta nolabaiteko izaera propioa eduki arren, ezin daitezke izaki biziduntzat har, ez dituztelako haien nutrizio-, erlazio- eta ugalketa-ezaugarriak betetzen. Zelularen barruan zenbait organulu zelular aurkitzen dira, hala nola mitokondriak, peroxisomak, erretikulu endoplasmatikoa, etab.

Birusak bi motatako makromolekulek eratutako konplexu makromolekularrak dira: proteinek eta azido nukleikoek, eta kasuren batean, lipidoek ere bai.

Antolamendu-maila biotikoak

Lau antolamendu-maila biotiko daude, eta izaki bizidunek bakarrik dituzte:

  • Maila zelularra: zelulak egongo lirateke honen barruan, hots, mintz batez eta zitoplasma batez eratutako materia biziko unitateak. Bi eratako zelulak daude:
    • Zelula prokariotak: bildukin nuklearrik ez dutenak dira, eta beraz, informazio genetikoa zitoplasman dute barreiatua, nukleoide izeneko inguru batean kondentsaturik.
    • Zelula eukariotak informazio genetikoa bildukin nuklear batez inguratua dutenak dira, hura isolatuz eta babestuz, eta horrek guztiak nukleoa eratuz.

Zelulak ingurune batean libre bizi daitezkeen materia biziaren alderdirik txikienak dira. Zelula bakar batek osatutako organismoei organismo zelulabakarrak esaten zaie, eta bizi-funtzio guztiak bete behar dituzte.

  • Maila zelulanitza: zelula batek baino gehiagok osatutako izaki bizidunak egongo lirateke honen barruan. Zenbait konplexutasun-maila edo azpi-maila bereiz daitezke. Konplexutasun txikienetik handienera, hauek dira:
  • Ehunak: oso antzeko zelula espezializatuek osatutako multzoak dira, funtzio bera betetzen dutela eta jatorri bera dutela.
  • Organoak: goi mailako izaki bizidunen egitura- eta funtzio-unitateak dira. Ehun desberdinez osatuak daude eta ekintza jakin bat burutzen dute.
  • Sistemak: antzeko organoen multzoak dira, baina ekintza independenteak egiten dituzte. Esaterako, nerbio-sistema, hezurrena, giharrena edo endokrinoa.
  • Aparatuak: elkarren artean oso desberdinak izanik ere, beren ekintzak koordinaturik dauzkaten organoak dira, eginkizun bat egiteko eratuak.
    • Populazio-maila: inguru berean eta momentu jakin batean bizi diren espezie bereko indibiduoen multzoak osatzen dituzten populazioak biltzen ditu. Espezie bereko organismoak ez dira indibiduo zehatz bezala hartzen, baizik eta horien artean denboran eta espazioan ezartzen diren harremanen arabera.
    • Ekosistema-maila: elkarrekin harremanean bizi diren izaki desberdinen populazioen multzoa -komunitatea edo biozenosi deritzona-, lekua, eta bertako ezaugarri fisiko eta kimikoekin loturik; biotopoa. Biozenosiaren eta biotopoaren osotasun horri ekosistema esaten zaio. Planeta osoko ekosistema guztien multzo edo biosfera hori izaki bizidunen antolamendu-mailarik konplexuena dela esan daiteke.

Antolamendu biologikoaren mailak eta azpi-mailak.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana