Itzuli orri osora

Izaki bizidunen ezaugarriak

Nutrizioa: izaki bizidunak kanpoaldetik materia eskuratzeko eta bere probetxurako erabiltzeko duen gaitasuna da, tamainaz handitzeko eta garatzeko, edo besterik gabe, bere egiturak mantentzeko eta gainerako bizi-funtzioak egiteko.

Harremana: kanpoaldeko estimuluak atzemateko eta horiei erantzun egokiak emateko gaitasuna da. Funtzio hau gabe izaki bizidunek ezingo lituzkete gainerako bizi-funtzioak egin, elikatu eta ugaldu esaterako.

Ugalketa: indibiduo berriak, sortzaileen berdinak edo oso antzekoak, sortzeko gaitasuna da.