Itzuli orri osora

Zergatik karbonoa eta ez silizioa?

Nahiz eta silizioak (Si) ere lau elektroi dituen bere azken geruzan eta lurrazalean karbonoa (C) baino ugariagoa den, bizitza C-an oinarritua dago eta ez Si-an, C-C, C=O eta C-N loturak kateak eta eraztun egonkorrak osatzeko indartsuak direlako, eta aldi berean, hautsi egin daitezkeelako beste molekula batzuk sortzeko, izaki bizidunari lotura horietan dagoen energia erdiesteko aukera emanez. Aldiz, Si-Si kateak ezegonkorrak dira, eta Si-O-Si-O hain dira egonkorrak, aldaezinak baitira.