Ekologia. Populazioen eta espezieen biziraupena

Norberaren antzekoak diren indibiduoak denboran zehar bizirautea da agian organismo baten existentziako lehentasun nagusia. Denboran zehar, espezieak berrikuntzak hartzen joan dira, baina oinarrizko egitura gordetzeko joera nagusitzen da. Aldaketak baino askoz ugariagoak dira errepikapenak: ugalketa gertatzen den aldi berean, espezie baten ezaugarri gehienak aldatu egiten badira, espezie horrek ez du bermatua izango bere etorkizuna.

Populazioak

Ugalketa sexuala duten espezie desberdinetako indibiduoak gutxiago ala gehiago kohesionatuta dauden taldeetan bizi dira. Talde horietan estalketa gauzatu dezakete. Ugalketa-unitate horiei populazio esaten zaie. Kasu batzuetan barrera geografikoak aurki daitezke, irla bateko itsasoa adibidez, eta, kasu horietan, oso erraza da populazioa mugatzea. Baina gehienetan, oso zaila izango da populazio baten mugak zehaztea. Duela gutxikoa da metapopulazio terminoa; espezie baten populazio guztiak hartzen ditu bere barnean, horien artean barrera geografikoak egon ala ez. Hori termino errealistagoa da, izan ere, adibidez, espezie baten desagerpenak populazio isolatu batena baino ikuspegi demografiko zabalagoa eskatzen du.

Populazioen ikerketa

Populazio baten etorkizunari buruzko ideia bat edukitzeko, ondoko datu hauek ezagutu behar dira:

  • Indibiduo kopuru ausazkoa

    Dentsitateei buruzko ausazkoekin lan egiten da, espezie bateko indibiduo-kopurua kontabilizatzea oso zaila baita. Dentsitate-neurri horiek azaleren edo bolumenen gainekoak izan daitezke, aztertzen ari diren espezieen tamaina proportzionalean. Erroldak egitea garesti samarra izan daiteke, espeziearen ezaugarrien, indibiduoaren tamainaren, bizi den lekuaren, mugikortasunaren eta beste hainbat faktoreren arabera.

  • Bi sexuetako indibiduoen proportzioa

    Indibiduo baten sexua oso erraz bereizi daiteke bi sexuentzako ezaugarri morfologiko desberdinak dituzten espezieetan, eta beraz oso erraz egin daiteke sexu bakoitzaren kontaketa bereizia. Hala ere, espezie askotan emeak eta arrak ez dira ikuste hutsarekin bereizten, eta organo genitalak aztertzea beharrezkoa suertatzen da. Espezie gehienetan eme eta arren arteko proportzioa 1:1etik oso gertu dago.

  • Arren eta emeen arteko banaketa adinaren arabera

    Populazioaren etorkizuna zehazterakoan, kontuan hartu beharreko datu garrantzitsu bat da indibiduoak nola banatu dauden adin-klase desberdinetan. Adin-klase horiek egunekoak, astekoak edo urtekoak izan daitezke, espeziearen gehienezko bizitzaren arabera. Garrantzitsua da, beraz, lehendabizi organismo baten adina zehaztea.

  • Heriotza-proportzioa adin-klase eta sexu bakoitzean

    Biziraupena izango litzateke bizirik irauten duten indibiduoen portzentaia, edo, bestela esanda, bizirik irauteko duten probabilitatea. Hilkortasuna ehuneraino edo baterainoko osagarriak bezala neurtzen da, kasuan kasu. Hilkortasunak, espezieen bizitzan zehar, banaketa aldakorra du.

    Inguruneko faktoreek espezie baten biziraupena baldintzatzen dute. Giro oso aldakorretan aldagai fisiko eta kimikoen aldaketetara tolerantzia-tarte handiak dituzten espezieak nagusitzen dira (eurikoak). Aitzitik, ingurune konstanteetan erresistentzia-tarte estuagoak dituzten organismoak nagusitzen dira (estenoikoak).

    Indibiduo baten biziraupenean, halaber, beste espezieekiko edo espezie bereko beste indibiduoekiko elkarrekintzak ere izango du eragina. Elkarrekintza hori positiboki edo negatiboki jariatu daiteke.
  • Ondorengoak izatea: jaiotza-tasa

    Populazio bat mantendu ahal izateko, garrantzitsua da jaiotza-kopuruek heriotzagatik gertatutako bajak orekatzea. Jaiotza-tasa eme batek denbora-unitateko edukitzen dituen ondorengoen kopurua izango litzateke. Ondorengoak izatea eta urteko belaunaldi-kopurua asko aldatzen dira espezie batzuetatik besteetara.

Populazioen aldaketak denboran zehar

Denbora pasa ahala, populazioek indibiduo-kopuru ia konstante bat (geldikorrak) eta adinen egitura berbera mantendu dezakete (egonkorrak). Hala ere, gauza arrunta da populazioak erregresiboak izatea, populazioko indibiduo-kopurua gutxitzen doanean, edo hedakorrak izatea, indibiduo-kopurua gehituz doanean.

  • Aurreikuspen demografikoak

    Giza espeziarentzat bi alderdi demografikok dute interes berezia: bere populazioaren eboluzioa eta espezie kaltegarrietan gertatzen diren aldaketa handiak. Aldaketa horiek izurrite moduan etor daitezke, eta ekonomian eragin handia izan dezakete. Hori dela eta, aurreikuspenak egitea garrantzi handikoa gertatzen da, eta populazioen bilakaerari buruzko aurreikuspen geroz eta zuzenagoak egitea ahalbidetzen duten eredu matematikoak egiten dira.

  • Hedatzen ari diren populazioetako espezieak

    Gaur egun ekosistema naturalen atzerapen nabaria gertatzen ari da. Ekosistema natural horiek ekosistema gizatartuen bidez ordezkatzen ari dira. Horrela, gizakiarekin batera bizitzeko ahalmen handiena duten espezieek abiadura handian hedatzen dituzte beren populazioak.

  • Populazio erregresiboak dituzten espezieak

    Espezie askotan, populazioak geroz eta txikiagoak dira. Desagertzeko arriskuan dauden espezieak dira horiek. Desagerpenaren kausen artean habitataren suntsipena, espezie lehiakorren agerpena eta ehiza daude. Hala ere, biodibertsitatea mantentzeagatik dagoen kezkarik handiena ez dagokie espezie ezagun eta mehatxatuei, baizik eta oraindik ezezagunak eta ustez desagertzeko arrisku handi batean dauden horiei.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana