Itzuli orri osora

Ekosistemen zatiketa

Eremu naturaletan azpiegiturak eraikitzeak ekosistema askoren zatiketa eta aldaketa dakar. Horren ondorioak hauek izan daitezke:

  • Bizitzeko elkarren arteko mendekotasuna daukaten espezieen banaketa.
  • Espezie bat bizirik irauteko beharrezkoak diren mugimendu migratzaileak gertatzeko ezintasuna. Adibidez, presen eraikuntzek eragotzi egiten dute izokinek ibaien ibilguetako leku altuetara errunaldirako itsasotik hasten duten bidaia.
  • Espezie baten kopurua handitzeak, harrapatzen dituen beste espezieen populazioaren aldaketa ekarriko du.