Itzuli orri osora

Andre Maria Jasokundekoaren eliza

FITXA

Izena: Andre Maria Jasokundekoaren eliza

Herria: Bilar

Helbidea: Santa Maria Plaza, z/g

Auzotegi: Bilar

Eskualde: Arabako Errioxa

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XV

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Beste Mendeak: XVI, XVII

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gune jakinetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Andre Maria Jasokundekoaren Arabako eliza hau jatorriz gotikoa da, baina geroagoko denboretan egin diren berrikuntzak direla eta, egun, funtsean, errenazentista da. Santa Maria plaza aldetik du sarrera nagusia.

Areto erako oinplanoa du eraikinak, habearte bakarra eta ganga izartuz estalita dago, nerbio askorekin. Alboetako euskarri lodi batzuek eusten diote elizari. Azpimarragarri dira korua, iparraldeko arkupea eta elizaren oinean dagoen kanpandorrea; hau marrazki geometrikoz apainduta dago eta kapitel puntadunez errematatuta. Portada barroko dotore batetik sartzen da barrura.